Iradokizunak, erreklamazioak, kexak eta salaketak
Gasteizko Udalak hainbat bide ditu herritarrei arreta emateko, hau da herritarrei iradokizunak, erreklamazioak eta kexak aurkezteko prozesua errazteko.
- Aurrez aurre: Herritarrei Laguntzeko Bulegoak eta arreta espezializatutako bulegoak.
- Telefonoa: Herritarrei laguntza emateko 010 telefonoa.
- Online, web orriaren eta egoitza elektronikoaren bidez: Bi baliabide daude: Herritarren postontzia, kexak eta iradokizunak egiteko gune elektronikoa; eta egoitza elektronikoa, non Erregistro elektronikoa baliatuz udalari zuzendutako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak erregistratzeko aukera ematen baita.