Jakinarazpen elektronikoa (abisu-zerbitzua eta jakinarazpenak kontsultatzea)

Abisu-zerbitzua

Posta elektroniko bidez abisu bat jasotzeko zerbitzua, egoitza elektronikoan jakinarazpen bat dagoela adierazten duena. Udalaren jakinarazpen elektronikoen abisuak jasotzeko, beharrezkoa da zerbitzuan alta ematea, eta helbide elektroniko bat ematea.

Alta jakinarazpen-abisuen zerbitzuan

Salbuespena: Kontratazio-dosierrei buruzko jakinarazpen-abisuak igortzeko, Udalak kasuan kasuko dosierrean adierazitako helbide elektronikoa erabiliko du.

Jakinarazpenak kontsultatzea

Honako udal-prozedura hauek kontsultatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko "Nire karpeta" atala (Beste leiho batean irekiko da)erabiltzen da.

  • Ingurumen-jarduerako lizentziak
  • Eraikinen jarduera-lizentziak
  • Obra handiak eta obra txikiak
  • Polizia, Ingurumen, Espazio Publiko eta Osasun Publikoko zehapen-espedientea
  • Higiene- eta osasun-baldintzak
  • Zigortzeko prozedura (isunak)

Kontratatzeari buruzko jakinarazpenetara sartzeko, Udalaren erregistro elektronikoaren bidez egingo da.

Jakinarazpen elektronikoari buruz

Jakinarazpen elektronikoa da hartzailearentzat ondorio juridikoak dituen administrazio-komunikazio bat egoitza elektronikoan argitaratzea, hala nola ondoko hauen epearen hasiera: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko, alegazioak edo errekurtsoak aurkezteko eta abar.

Jakinarazpenak elektronikoki egingo dira interesdunak hala eskatzen duenean. Eta, betiere, administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta dauden pertsonen kasuan.

Jakinarazpen elektronikoa eskuratzen denean, gauzatutzat joko da. Egoitza elektronikoan jakinarazpena eskura jartzen denetik 10 egun natural igaro eta inork ez badu jakinarazpena eskuratu, jakinarazpena egindakotzat joko da eta prozedurarekin jarraituko da.

Jakinarazpen-zerbitzuak eskatzeko eta eskuratzeko, modu seguruan identifikatu behar da identifikazio digital bidez.