Errolda agiria lortzea

Vitoria-Gasteizko udalerrian erroldaturiko pertsonen bizilekua edo bizikidetasuna egiaztatzea.

Betebeharrak | Dokumentazioa | Izapidetzea | Araudia | Ohiko galderak

Atención online Errolda agiria Internet bidez eskatu

Betebeharrak

Gasteizko udalerrian erroldaturik egotea.

Dokumentazioa

  • Adin nagusikoak: nortasun agiri originala, NANa, Egoitza-baimena, Atzerritarra Identifikatzeko Txartela (AIT), Pasaportea.
  • Adingabekoak: famili liburua.

Izapidetzea

Internet bidez izapidetzea

Atención online Errolda agiria Internet bidez eskatu

Udaleko web orrian, identifikazio-txartela izanez gero, banakako, historiko eta elkarbizitzeko errolda agiriak eskatu ahal izango dituzu (ez, aldiz, etxebizitza-agiria). Identifikazio-txartela eduki ezean, banakako agiria baino ezin izango duzu eskuratu.

Honako bideoan agiria nola lortu azaltzen da:

https://www.youtube.com/watch?v=cGkOG7fXcts(Beste leiho batean irekiko da)
Zuzeneko izapidetzea
Telefono bidezko izapidetzea

Banakako agiria Herritarrentzako Arreta telefonoan 010 edo 945 16 11 00 zenbakian eskatu daiteke.

Araudia

Oharrak

Esate baterako, ondoko tramite hauetarako eskatzen da Errolda agiria: NAN, ezkontzeko, sustraitzeagatik bizileku-baimena, eskolako matrikula, bekak, osasun txartela...

  • Banakako agiria: adierazten du pertsona non dagoen erroldatuta, eta data zehatz batean bizilekua non den.
  • Bizikidetza agiria: egun etxebizitza batean erroldatuta dauden pertsona guztien errolda-egoera erakusten duen dokumentua. Erroldatutako pertsona guztien datuak agertzen dira agirian.
  • Agiri historikoa: adierazten du pertsona non egon den erroldatuta 1996ko maiatzaren 1etik data zehatz batera arte. Datu zaharragoak behar izanez gero, eskatu behar errolda ziurtagiri historikoa.
  • Etxebizitza agiria: adierazten du zer pertsona dauden edo egon diren erroldatuta etxebizitza batean epe jakin batean.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.