Herritarren Udal Txartela (HUT) eskatzea, pasahitza aktibatu, aldatzea edo mugikoarren instalatzea

Gasteizko Udalak jaulkitzen duen txartel bat da Herritarren Udal Txartela (HUT), norberak eta ez bestek erabiltzekoa, zeinen helburua baita haren jabeak bere burua identifikatu ahal izatea, udal zerbitzu jakin batzuk baliatzeko eta hainbat tramite egin ahal izateko. Euskarri fisikoan eman daiteke txartela, edota telefono mugikorrean instalatzeko eskatu, wallet motako aplikazioren baten bitartez.

Zertarako erabiliko den ere, bi modalitatetan eskaintzen da HUT:

  • Aktibatu gabeko txartela, instalazioetara sartzeko: Udalaren kirol instalazioetara sartzea ahalbidetzen die abonatuei. Euskarri fisikoko txartelaren kasuan, sarrerako tornuek haren hurbileko antena detektatzen dutelarik. HUT mugikorrean instalatuz gero, sarrerako tornuetan jarritako QR kodeen irakurgailuaren bitartez -hasiera batean, Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol esparruetan bakarrik-.
  • Txartel aktibatua, izapideak egiteko: Hainbat instalaziotan sartzen uzteaz gain, zenbait zerbitzu online tramitatzeko aukera ere ematen du txartelak. Jaulkitzean eskatzen bada txartela aktiba dadila, pasahitz bat ematen da, itsasontzien jokoarekin batera erabiltzekoa. Geroago eskatzen bada txartela aktiba dadila, ezinbestekoa da aldez aurretik -hura eskatzean- posta helbide elektroniko bat eman izana, online aktibatu ahal izateko. Hala izan ezean, herritarrei laguntzeko bulegoren batera jo beharko da.

Eskabidea | Txartela aktibatzea | Pasahitza aldatzea | Pasahitza ahaztua | Txartela desaktibatzea | Lapurtu edo galtzea | HUT mugikorrean instalatzea | Ohiko galderak

Eskabidea

Dokumentazioa
  • Identifikazio-agiria, jatorrizkoa.
  • Agiri tamainako argazki bat. Nahiago izanez gero, bulegoan bertan egin daiteke.
  • 16 urtetik beherakoa izanez gero: identifikazio-agiria, jatorrizkoa. Tutoreak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du eskabidea pdf, eta adingabeak eraman ahalko du bulegora, sinatzailearen identifikazio-agiriaren fotokopiarekin batera.
  • Telefono mugikorreko zenbaki bat, mugikorrean instalatzeko.
  • Posta-helbide elektroniko bat, aktibatu ahal izateko.

Beste agiri osagarririk ere eskatu ahal izango du tramitea egiten duten atalak, behar izanez gero.

Aurrez aurre

Txartela, euskarri fisikoan, berehalakoan:

Gainerako herritarrei laguntzeko bulegoetan, gutxi gorabehera astebeteren buruan izaten da prest.

Mugikorreko instalazioa, berehalakoan, herritarrei laguntzeko bulego guztietan.

Txartela aktibatzea

  • Badut pasahitza, eta txartela aktibatu nahi dut. Aktibatu.
  • Posta-helbide elektronikoa eman nuen, txartela eskatzean, eta aktibatu egin nahi dut orain. Aktibatu.
  • Desaktibatu egin nuen txartela, eta berriro aktibatu nahi dut. Aktibatu.
  • Blokeatu egin zait txartela, datu okerrak sartu baititut, hiru bider. Aktibatu.
  • Ez dut pasahitzik, eta txartela aktibatu nahi dut. Hala bada, joan zaitez herritarrei laguntzeko bulego batera.

Pasahitza aldatzea

Aktibatuta daukat txartela, eta pasahitza aldatu nahi dut. Pasahitza aldatu.

Pasahitza ahaztua

  • Aktibatuta daukat txartela, baina ahaztu egin zait pasahitza. Eskabidea egitean posta-helbide elektronikoa eman nuen. Pasahitza berreskuratzea.
  • Aktibatuta daukat txartela, baina ahaztu egin zait pasahitza, eta ez nuen posta-helbide elektronikorik eman txartela eskatzean. Hala bada, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulego batera.

Txartela desaktibatzea

Txartela desaktibatu nahi dut, Udalaren webgunearen bitartez tramiteak egin edo zerbitzuak baliatzeari uzteko. Txartela desaktibatzea.

Lapurtu edo galtzea

Txartela galtzen baduzu edo lapurtzen badizute, herritarrei laguntzeko bulegoren batean baliogabetu beharko duzu

Ondoren, nahi izanez gero, beste txartel bat lortzeko izapideak egin ditzakezu.

HUT mugikorrean

HUTren datuak mugikorrean eraman daitezke, aplikazio espezifiko baten bidez. HUTren datuak mugikorrean sar diezazkizutela eskatzeko, honela egin zenezake:

Kasu batean nahiz bestean, SMS bat jasotzen da telefono mugikorrean, instalazioa konfirmatzeko.

Ohiko galderak

Herritarren Udal Txartelari buruzko ohiko galderak

Izapide honi buruzko edozein argibide behar izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo, edo 010 (945 16 11 00) telefonora deitu.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako moduan aurkeztu ahal izango dira agiriak: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta-bulegoen bitartez.

Ematen dituzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu- baliatu nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetara jo beharko duzu.