Oharra: Egoitza elektronikoaren zerbitzua etetea

Gasteizko Udalak jakinarazten du eten egingo direla asteazkenero Egoitza elektronikoaren zerbitzu guztiak, goizeko 06:00etatik 06:30era bitartean, zerbitzariak berrabiarazteko.

Horrez gain, honako egutegian Udalaren sistema informatikoak onik zaintzeko eta hobetzeko lanengatik egingo diren etenen data eta ordutegiak argitaratzen dira.

Etenek Egoitza elektronikoaren zerbitzu bakar bat, hainbat zerbitzu edo zerbitzu guztiei eragin diezaiekete. Halaber, gerta daiteke eragindako zerbitzuak erabilgarri egotea (edo ez), onik zaintzeko lanek iraun bitartean; gerta daiteke aipaturiko aldietan zerbitzuok (oso-osorik edo aldizka) ez ondo ibiltzea.

Arren, barka enbarazuak.